XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Marxismoa hauzitan? Hau ikusi ondoren, liburuak duen parterik inportanteenera heltzen gara.

Halegia, Marx baitan balioa nola prezio bihurtzen den, eta honen barnean, Marxen akatsa izenarekin ezagutzen den sailera.

Parterik importanteena diogu zeren Benettik dioskunez eredu ekonomiko baten barnean balioen prezio bihurtze honek dituen zailtasun beraiek adieraziko baitute marxist-teoriaren formulazio sinplista batzuren gainditzearen beharra eta erabili kontzeptuen sakontzearen premia (118 horr.).

Hortarako, beharrezkoa dela deritzagu marxist kontzeptu batzuren gogoaraztea: kapitalaren konposamendu organikoa / plusbalio tatsa / plusbalioa / irabazi tatsa.

Dakigun bezala, merkantzia batek har dezaken balioa (A) hauxe da: .

Baldin kontsideratzen badugu berdin bat sektore guztietan eta diferenteak, garbi dago sektore guztietan irabazi tatsa berdin bat ukaiteko, merkantziak, duten balioan ez, beste prezio batetan saldu beharko direla baino.

Marxek proposatuko duen soluzioa hau da.

Balioak ezagutu ondoren, irabaziaren tatsa orokorra determina daiteke plusbalio osoa eta erabili kapitala osoaren erlazio bezala.

Hau da: (irabaziaren tatsa orokorra).

Eta horrela, irabaziaren tatsa orokor honek sektore bakoitzean aurreratutako kapitalera balioan neurtuz aplikatuz, prezioak emango dizkigu.

Modu honetan dira balioak prezio bihurtzen; sistima osoan hartuta, plusbalioaren kopuruak irabaziaren kopurua berdintzen duelarik eta berdin balioen eta prezioen kopuruekin.

Baina hemen dator gakoa.

Garbi dago esaten digu Benettik Marxek proposatzen digun sistima honetan, merkantzia bera eta bakar bat bi modutan dagoela neurturik: prezioan, produkzio prozesuaren erresultatu bezala harturik, eta balioan merkantzia bera produkzio prozesuaren elementu kontsideratzen dugunean.

Hau ezinezkoa da, zeren ez baita posible merkantzia bat erostea, saldua izan ez den prezioren batetan.

Marx bera arazo honetaz ohartu zela badakigu; baina zera hau dioenean ... produkzio prezioak balioarekiko hartzen duten diferentziak, elkarren artean ezabatzen dira transformazioaren eskematik ateratako erresultatu batekin (hots, irabaziaren kopurua eta plusbalioaren kopurua berdin dira), justifikatzen du transformazioaren eskema bera.

Hau ezin onar daiteke.

Beharrezko dugu, beraz, eskema honen zuzentzea, Marxek berak eman erakuspen zenbaitez.

Lehendabizi, dio Benettik, kontutan harturik irabazia prezioan neurtutako merkantziez osatzen dela, (...).